Absolutismoa

XVII. mendean monarkia absolutua gobernu-sistema ezarri zen Europako zenbait herrialdetan. Monarkia absolutuetan erregeak zuen botere osoa eta ez zegoen parlamentu edo instituzio tradizionalik.

Monarkia mota horren oinarria benetako boterea jainkoak ematen duela onartzea da; beraz, erregeek jainkoaren aurrean erantzun behar dute eta ez menpekoen aurrean.

Boterea ziurtatzeko lurralde antolakuntza zentralizatua ezarri zuten, zerga guztiak kontrolatu zituzten eta armada iraunkorrak prestatu zituzten.

Nobleek eta goi mailako kleroek, nahiz eta pribilegioak mantendu, ordura arte zuten botere politikoa galdu egin zuten.