Kolonaurreko Amerikako kulturak

Europarrak heltzean, Amerikak hainbat garapen kultural maila desberdina zuten herri ugari zeuden.

Zibilizaziorik garrantzitsuenak Ertamerikan eta Hegoamerikan garatu ziren. Horien artean azpimarratzekoak dira kultura hauek: azteka, mixteka, maia, chicaba, nazca, tiahuanaco edota inka. Guztiek antolamendu sozial eta politiko konplexuak garatu zituzten, eta nabarmenak ziren zituzten tradizio artistikoengatik eta sinesmen-sistema landuengatik.

Iparramerikan zeuden talde etnikoen artean, hauek ziren garrantzitsuenak: Seriak, Apatxeak, Mohikanoak, Navajoak, Yakiak, Txeienak, Eskimalak, Irokesak… Dena dela, ez zuten aurrekoek bezalako maila kultural handia lortu (euren jarduerak erdinomadak izan baitziren: bisontearen ehiza, etab.).

Amerikako zibilizazioek gizakiarentzat erabakigarriak izan ziren hainbat elementu kultural aurkitu eta asmatu zituzten: zero zenbakia, egutegi aurreratuak, artoa eta gaur egungo elikagaiak sortzeko erabiltzen diren genetika manipulatzeko sistema konplexuak, lurrikaren kontrako eraikitzeko sistema aurreratuak, idazkera sistema berriak, sistema politiko eta sozial berriak, metalurgia eta oihalgintza aurreratua etab.

Kolonaurreko zibilizazioek gurpila asmatu zuten; ekoizpenerako ez zen erabilgarria, mendikateetan eta oihanean erabiltezina zelako, baina jostailuak egiteko erabili zuten.

Kolonaurreko kulturetan garapen maila altua lortu zuen beste elementu komun bat, tenplu eta gune erlijioso monumentalen eraikuntza izan zen.