Alhambra, gizon-emakume guztion ondare

Alhambraren ikuspegia

Almohadeen inperioa desintegratu ondoren hirugarren taifa erresumak azaldu ziren eta, horien artean, Granada nabarmendu zen, gaur egungo Granada, Malaga eta Almeria hartzen zituena. Granadako Erresumaren (Nazari Erresuma ere deitua) fundatzailea Muhammad I.a (1237-1273) izan zen, eta emir tituluarekin gobernatu zuen. Erresumaren independentzia mantentzeko zerga handiak ordaindu behar izan zizkien Gaztelako erregeei.

Granadako gune politikoa eta administratiboa Alhambra zen, Muhammad I.aren garaian eraikitzen hasi ziren harresiz inguratutako gunea. Barnean jauregiak eta lorategi handiak eta ederrak zituen, etxe dotoreak eta meskitak. Granadako hiriaren barnean eraikitako beste hiri bat zen eta garai hartan Granadak 50.000 biztanle inguru zituen.

1492. urtean, Boabdilen agindupean, Granada Gaztelako koroaren barnean sartu zen eta Alhambra errege kristauen jauregi bihurtu zen. 1984. urtean UNESCOk gizon-emakume guztion ondare deklaratu zuen.