Orreagako Bataila

Iberiar penintsularen mapa 814. urtean

Orreagako Bataila 778ko abuztuaren 15ean gertatu zen, seguruenez Luzaiden, Nafarroako Pirinioetako Orreagako mehargunearen inguruetan, eta litekeenetako tesiaren arabera Roldanek gidatutako Karlomagnoren armadaren erretagoardiak baskoiek burututako segada sufritu zuen, nahiz eta zehaztasunez ez den ezagutzen.

Zaldun franko kopuru handia hil zen bertan, Roldan bera haien artean. Roldan Karlomagnoren loba zen. Bere historia Roldanen Kantuan kontatzen da.

Roldan Karlomagnori fideltasuna aginduz

Pertsonaia hau mendetan zehar halo mitologiko batez inguraturik agertu da. Horregatik Orreaga eta Mezkiritz artean Roldanen Urratsak deiturikoak aurki ditzakegu, kostaldean Hendaia aurrean Roldanen Haitzak, Aiako Haitzetatik (Aiako Harria) bota omen zirenak edo Roldanen Bretxa, Ordesa eta Monte Perdido Parke Nazionalean dagoen harrizko irekidura, kondairaren arabera Roldanek egina bere armada frantziar lurraldera pasatzeko. Horrez gain Guarako Mendilerro eta Kanoien Parke Naturalean, Huescako Pirinioetan, Roldanen Jauzia dago, kondairaren arabera Roldanek Frantziaranzko itzuleran bere jazarleengandik ihes egiteko saltatu behar izan zituen harri bi, eta balentria horretan zaldia hilik gelditu ondoren oinez jarraitu behar izan zuen Ordesara heldu arte..