Islamaren zutabeak

Erlijio-arau nagusiak, “Islamaren bost zutabeak” izenez ezagutuak, honako hauek dira:

Koranaren irudia
  1. Ala Jainko ahalguztidun bakarra dela sinistea.
  2. Egunean bost aldiz otoitz egitea (salat), Mekari begira eta alfonbra baten gainean. Otoitz egin aurretik oinetakoak erantzi eta aurpegia garbitu behar dute.
  3. Gaixoei eta behartsuei limosna (zaqat) ematea. Hasiera batean, nekazaritzako, abeltzaintzako, meategietako eta merkataritzako etekinen hamarrena eman behar zuten; horixe zen musulmanek ordaintzen zuten zerga bakarra.
  4. Ramadanaren hilabetean, janaria, tabakoa, edaria, harreman sexualak, lurrinak… debekatuta daude egunak argitzen duenetik eguzkia sartu arte. Osasun-arazorik ez duten heldu guztiek barau egin behar dute.
  5. Bizitzan behin, gutxienez, Mekara erromes joan behar dute. Erromesaldi hori (hiyya) islamiarren hamabigarren hilabetean egin behar dute.

Funtsezko betebehar horiez gain, beste agindu batzuk ere badaude; ezin dute ardoa edan edota txerri-haragia jan, fedearen izenan borroka egin behar dute (gerra santua edo yihad izenekoa), eta beste arlo askorekin lotutako agindu ugari ere badaude: ezkontza, dibortzioa, oinordekotzak, delituak, esklaboekiko tratua, etab.