Egutegi Islamiarra

Herrialde musulman gehienetan egutegi islamiarra erabiltzen da gaur egun ere. Egutegi horretako lehenengo urteak Hejira adierazten du, hau da, Mahoma Mekatik atera eta Medinara ihes egin zuen urtea. Gure egutegian (egutegi gregoriarra) 622 urteari dagokio.

Urte gregoriarrak bezala, urte islamiarrak ere 12 ilargi-hilabete dauzka. Urte bakoitzak 354 egun dauzka, eta hogeita hamar urterik behin, 355 eguneko 11 urte bisustu daude. Hori dela eta, urte musulmanari dagokion urte gregoriarra kalkulatzeko, ez da nahikoa 621 gehitzea; hurrengo formula hau aplikatu beharko genuke:

Formulak urte musulman eta urte kristauen arteko elkarrekikotasuna, gutxi gorabehera, ezagutzeko balio du. Data zehatz bateko elkarrekikotasuna ezartzea ia ezinezkoa da, historialariek beraiek ere, egun bateko errorea onartzen dute. Desfase horren arrazoia hurrengo honetan datza: hilabete bakoitzaren hasiera eta bukaera ilargi-ziklo behagarriaren arabera erregulatzen da, eta horrek, behaketak eta kalkulu teorikoak bat ez datozenean, egun bat gehiago jartzera garamatza.