Parrokia liburuak

Parrokia-erregistroa

BATAIATUEN liburuak ezinbestekoak dira demografia historikoa ezagutzeko, Espainiako estatistika ofiziala ez baita hasten 1856ko azaroaren 3ra arte. Bataioa burutzen zuen apaiz parrokoaren izena, bataioaren data, jaiotze data, gurasoen izenak, aitaren eta amaren aldeko aitona-amonak, haien izaera eta auzotasuna, aitabitxi-amabitxiak, lekukoak eta herriaren izena aipatzen ziren.

Horren arabera jaiotza-tasa, familien konposaketa, hazteko edo murrizteko joera edo jaiotzen jaitsiera, higienea, osasungarritasuna, uztak, ezkondutakoen ugalkortasuna, zuhaitz genealogikoak, eta alfabetizazioa bera, lekuko eta aitabitxi-amabitxiek sinatzen zutelako, ezagut ditzakegu.

EZKONDUEN liburua ezkontzaren eguna, izena, egoera zibila, adina, gurasoen jatorria, aitabitxi-amabitxi eta lekukoen izenak … Liburu hauen bidez ezkontza-tasa, ezkontideen adin eta jatorria, emigrazioa, hau da, bertakoak haien artean edo beste leku batean ezkontzen diren, zelibato maskulino eta femeninoa, ezkontzen iraupena,… ezagutzen ditugu.

Eta DEFUTUEN liburuari esker heriotza-tasa, umeen heriotza-tasa, heriotzen arrazoiak hala nola gaixotasunak, izurriteak, katastrofe naturalak, uzta txarrak, osasungarritasuna... ezagut ditzakegu