Kayukoak eta paterak

Kayukoa hondo laua duen kanoa bat da, zuhaitz enbor bat, batzuetan palmondoarena, hustuz sortutakoa.

Kayukoaren prestaketa.

Patera bat ontzi txikia da eta hondo laua dauka. Paterak, haien ezaugarri bereziak direla eta, ez dira batere seguruak ur bizietan nabigatzeko.

Senegaleko kayukoak.

Kayukoak eta paterak oso ezagunak egin dira Espainian komunikabideen bidez hedatu direlako, etorkin taldeek Espainiako hegoaldeko kostaldera klandestinoki heltzeko erabilitako edozein ontziri patera edo Kayuko deitzen diotelako. Baina izendatze hori ez da egokia, helburu horretarako bestelako hainbat ontzi mota ere erabiltzen delako, hala nola baltsa zurrunak edo puzgarriak, zodiac-ak edota uretako-pedalak.

Aipatu behar dugu, INEk 2007an egindako Etorkinen Inkesta Nazionalaren arabera, Espainiara sartzeko gehien erabilitako garraiobidea hegazkina izan zen (% 62,7), ondoren lurretakoak (automobilak, autobusak). Bestalde, "kayuko" zein "patera" bidez etorritakoak guztien % 1a inguru suposatzen dute.