Euskal hiriburuen bilakaera

Gasteiz
Bilbo

2008ko erroldaren azken datuak autonomia erkidegoko eredu demografikoaren aldaketa berrestera datoz. Bilbok pisu demografikoa galtzen du eta hazten jarraitzeko aukera gutxi dauka eta Donostiak ere hurbil dauka muga. Gasteiz dugu Euskadi mailan tirakada emango duena.

Bilbo, erkidegoko hiriburu ekonomikoak hauspoa galdu du hogei urtetan 28.166 biztanle galduz, 1986ko errolda eta 2008ko azken erroldaren artean. Bere saldo begetatiboa argi eta garbi negatiboa da. "Eta 2001 arte migraziozkoa ere hala zen", dio Eustateko aditu batek. Hau da, ezinezkoa haztea.

Gasteizek aldiz, hiriburu administratiboa, 33.000 irabazi ditu. Batzuentzat datu harrigarria izan daiteke baina 120.000 biztanleko aldea baino ez dago bien artean, hiri handia eta Arabako nekazal lautadan irla ematen duen hiriaren artean.

1986 urtetik aurrera tarte hori 60.000 biztanletan murriztu da. Eta hiriburu biak gero eta gehiago hurbilduko dira hurrengoko urteotan.