Handienak

Petronas Dorreak Kuala Lumpur-en
Burj Dubai

Lehen etxe orratzak, 8 eta 19 solairu artekoak, Chicagon eraiki ziren 1879 eta 1895 urteen artean, orduan agertu ziren zenbait berrikuntza tekniko erabiltzeko aukerari esker: altzairuzko armazoia, igogailua eta energia elektrikoa.

Gaur egun, era honetako eraikinak altxatzeko sukarraren lekukoa hiri asiarrek hartu dute munduari haien botere ekonomikoa erakutsi nahi baitiote. Duela hamarkada bat munduko hamar eraikinik altuenak Estatu Batuetan aurkitzen ziren; XXI. mendearen hasieran lau baino ez ziren gelditzen bertan kategoria horren barruan.