2º D.B.H.
Gizarte Zientziak

1. iritzia:

“Herrietako bizimodua lasaiagoa, atseginagoa eta osasuntsuagoa da, naturarekiko harremanak zuzenagoak direlako. Jendea adeitsuagoa da, eta presarik gabe ibiltzen dira. Solasean aritzea gustatzen zaie. Hiritarrak beti dabiltza presaka, eta, lanera joateko, bidaiatu egin behar izaten dute, eta trafikoa eta zirkulazio-kaosa jasan…”

2. iritzia:

“Herriak ez dira hiriak bezain erosoak. Ez daude horrenbeste denda eta aisia-eskaintza (zinemak, jatetxeak, antzokiak…). Lan- eta ikasketa-eskaintza ere urria da. Hirietan, hainbat kultura bizi dira elkarrekin, eta hori aberasgarria da biztanle guztientzat. Gainera, denok landaguneetan bizi bagina, jadanik ez lirateke izango landaguneak. Beraz, hiritarrok landa-mundua iraunarazten laguntzen dugu.”

  • Zer iritzirekin zatoz bat? Zergatik?