Emakumea Erroman

Emakumea Erroman

Emakumeek ez zuten gizarte-talde berezi bat osatzen baina komunean zuten beren eskubide politikoak mugatuta egotea. Adibidez, ezin zuten botorik eman edo hautatuak izan. Pobreenak saltzaile, zerbitzari, garbitzaile… aritzen ziren. Aberatsenak aldiz, familia eta etxeaz arduratzen ziren aita etxetik kanpo zegoenean. Zenbait emakume abokatu, idazle edo apaiz izatera iritsi zen. Hamahiru urte bete ondoren ezkon zitezkeen, baina aitaren baimena behar zuten. Banan zitezkeen eta ezkontzak nahiko erraz deusez zitezkeen, bai senarrak nahi zuelako eta baita emakumeak nahi zuelako ere. Baina seme-alabak aitarenak ziren beti.