Ardoaren Jaurtiketa

Antzinako Grezian zeramikazko tresna ugari zeuden, zuten funtzioaren arabera, itxura desberdina zuten. Isurkariak biltzeko, anforak erabiltzen zituzten; ardoa eta ura nahasteko, kraterak; edateko, kylixa; edariak zerbitzatzeko, oinotxoea etab.

Sinposioetan zehaztasun edo punteria egiteko, joko batean aritu ohi ziren: kottabos izeneko jokoa zen. Kylixean geratzen zen ardo apurra, partehartzaileen artean aukeratutako objektu batera botatzea zen jokoaren helburua.