1º D.B.H.
Gizarte Zientziak

Erantzun zure koadernoan.


  • Laokoonte eta bere semeak eskultura analiza ezazu. “Eskultura aztertzeko gidoia” erabili.
LAOCOONTE
  1. Aztertu nahi dugun eskultura arretaz behatu.
 
  1. Noiz, nork eta non egin zen ikertu eta datuak jaso.
 
  1. Elementu teknikoen inguruan idatzi:
  • Zein materialez eginda dagoen: buztina, zura, harria (marmol, kareorea, karea, granitoa...), metala (urrea, zilarra, kobrea, brontze, burdina...), marfila, hormigoia, terrakota, kristala, argizaria, plastikoa, kartoia...
  • Egindako adierazpen mota: borobila (bustoa, gorputz-enborra...) estatua (otoitzean, jesarrita, etzanda, zutik, taldean, abstraktua...), erliebea (altuerliebea, baxuerliebea...).
 
  1. Elementu formalak ikertu:
  • Gaia.
  • Bat bakarra edo multzo bereko irudi batzuk diren, bolumen handia edo txikia duten ...
  • Mugimendua adierazten duen...
 
  1. Bete nahi zen funtzioa analizatu: apaingarria, informazioa ematekoa, bestelako eskulturekiko erlazioa...
 
  1. Elementu-materialen inguruan: jantziak, moda, orrazkera, tresnak, erremintak, lanabesak, eraikinak, dekorazioa...
  • Ohitura, egoera, pertsonen bizimoduaren inguruan...
 
  1. Guztia laburtu eta sorrarazten dizkigun inpresioak... gehitu.