1º D.B.H.
Gizarte Zientziak

Erantzun zure koadernoan.

  • Partenoiaren inguruko monografikoaren testuan “Arkitektura aztertzeko gidoian” agertzen diren puntuak dauden konproba ezazu.
PARTENOIA
  1. Eraikinaren izena eta datuak: eraikitze data, arkitektoa, eraikinaren historia txikia.
 
  1. Kokalekua eta tokiaren ezaugarriak:
  • Kokalekua: izena, herria, herrialdea... Guneko mapa eta bertara heltzeko ibilbideak.
  • Ingurunearen ezaugarriak: herria, industriala...
  • Inguruko beste eraikin batzuk.
 
  1. Eraikinaren funtzioa:
  • Zertarako eraiki zen: etxebizitza, militarra, kulturarako, lanerako, instituzio publikoa...
  • Bete dituen beste funtzio batzuk.
 
  1. Eraikuntza-elementuak:
  • Erabilitako materialak: harria, harri mota, adreilua, zura, kareorea, burdina...
  • Goiko bista, edo eraikina goitik begiratuta nola ikusten den: latindar gurutzearen forma, greziar gurutzearena, laukizuzen formakoa...
  • Euskarriak:
    • Hormak:
    • Trinkoak edo irekiunerik gabeak, baoekin edo irekiuneekin.
    • Materialen ezarrera: ziklopeoak, harri-hormak, silarrizkoa...
    • Bao motak: ateburuekin, arkuekin (erdi-puntukoak zorrotzak, ferra-arkua...).
    • Euskarri ez jarraituak: horma-bularrak, arbotanteak, zutabeak eta zutabe motak (doriarra, joniarra, korintiarra...).
  • Estalkiak: dinteldua edo arkitrabeduna, ganga formakoa (kanoi-ganga, ertz-ganga, kupula...).
  • Aurretiko bista: Eraikina kanpotik nola ikusten den.
  • Ebakidurako bista: luzetara edo zabaletara ebakiko bagenu, eraikina nola ikusiko litzatekeen.
 
  1. Apaingarriak:
  • Apaingarri motak: eskultura, margolanak...
  • Apaingarrien gaiak: armarriak, landareak, animaliak, giza irudiak, eszenak, elementu geometrikoak...
 
  1. Eraiki zen garaiari buruzko Informazioa
 
  1. Sortarazten duen inpresioa.