Toumai edo “Bizi-itxaropena”

Gizakien edota tximino handien arbasoa?

2002an, Djurab-eko desertu latzaren erdian, Txadeko hiriburu den N’Djamena-tik hurbil, aurkitu zituzten lehen hominidoa izan daitekeenaren hondakinak. Hominido horrek Toumai edo “Bizi-itxaropena” izena jaso zuen.

Duela zazpi milioi urte bizi izan zen, hominidoek txinpantzeengandik bereiztuz bilakaera propioa izan zuten Historiaurreko garai horretan, hain zuzen. Hominido horren izen zientifikoa Sahelanthropus tchadensis (Txadeko Saheleko hominidoa) da, eta berari buruzko gauzarik harrigarriena hauxe da: azken aurkikuntza garrantzitsuenak egin diren Rift Valley zirkulutik 2.500 kilometro baino gehiagora aurkitu zutela.