Piraina

Piraina gorria

Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako ibaietan bizi diren 12 espezietako arrain haragijaleei piraņa esaten zaie. Piraņak ospetsuak dira beren jatuntasunagatik, batez ere, piraņa beltza (arrain tigrea), suzko ahodun piraņa edo piraņa gorria eta antzeko espezie batzuk. Harrapari horiek 25 eta 60 cm. bitartean neurtzen dute; masailezur handia eta hagin zorrotzak dituzte. Multzo handitan harrapatzen ohituta daude, eta batez ere, arrain txikiak jaten dituzten arren, ugaztun handi bat hezur hutsa bihur dezakete oso denbora laburrean. Dena dela, hori oso gutxitan gertatzen da.