Uholdeak Euskal Herrian

Uholdeak Euskal Herrian

Euskal Herriko kokapen geografikoa euriteak gertatzeko egokiena ez den arren, horien eragina jasan ditu ere. XX. mendean zehar uholde batzuk, eta ez nolanahikoak, gertatu ziren; horien artean, 1933, 1953 eta 1983an gertatutakoak azpimarratu behar ditugu.

1983ko uholdeek, hirigintzaren eta industriaren garapen handia dela eta, oso ondorio larriak ekarri zituzten. Abuztuaren 25etik 28ra bitartean gertatu ziren. Euskal Herrian eratu zen aire hotzezko tantak sortu zituen. Uholde horiek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldean izan zuten eraginik handiena. Hildakoak eta zaurituak izan ziren, baita galera ekonomiko handiak ere.

Hondamendiak biztanleriaren elkartasuna agerian utzi zuen, garbiketan, salbamendu lanetan eta beste zenbait jardueretan parte hartu baitzuen. Pertsona eta erakundeen lanari esker, koordinazio eraginkorrari esker, uholdeen eragina espero baino arinagoa izan zen.