XX. mendeko astronomiaren data nagusiak

XX MENDEKO ASTRONOMIAREN DATA NAGUSIAK

1908

Hertzsprungek argitasunaren arabera sailkatu zituen izarrak: nanoak eta erraldoiak.

1916

Einsteinek Unibertsoaren garapena iragartzen zuen Erlatibitatearen Teoria Orokorra argitaratu zuen.

1917

Wilson Mendia (EEBB) Behatokiko teleskopioaren ispilua (2.5 m-ko diametroa duena) abian jarri zen.

1923

Hubblek izar-laino espiralak Esne Bidetik kanpokoak direla zehazten du.

1929

Hubblek Unibertsoa garatzen ari dela proposatu zuen.

1930

Tombaughek Pluton aurkitu zuen.

1931

Janskyk espazioan, eta lehen aldiz, irrati-uhinak ikusten ditu.

1937

Irrati-teleskopio baten bidez, Reberek Esne Bideak radioa irradiatzen behatu zuen.

1948

Palomar Mendia (EEBB) Behatokiko teleskopioa (5 m-ko diametroa duena) abian jarri zen.

Alpherek eta Gamowek elementuen sorrera eta Big Bang Teoria garatu zuten.

1957

Lehen Sputnik jaurti zen. Espazioaren konkistaren garaia hasi zen.

1959

Ilargi 3 zunda Sobietarrak Ilargiaren aurpegi ilunaren lehen irudiak hartu zituen.

1961

Gagarin hegaldi espaziala egiten duen lehen gizakia izan zen.

1962

Lehen espazio-misio planetario arrakastatsua: Mariner 2 Estatu Batuetako zundak Artizar gainean hegan egin zuen.

1963

Schmidtek, Palomar Mendia Behatokitik, lehenengo quasarra aurkitu zuen.

1966

Ilargi 9 zunda Sobietarrak lehenengo ilargiratzea lortu zuen.

1967

Bellek eta Burnellek Cambridgetik (Erresuma Batua) pulsarrak aurkitu zituzten.

V. Komarov espazio hegalaldi bateko lehenengo giza-biktima izan zen.

1969

Apolo 11 misioak (Amstrongek eta Aldrinek tripulatuta), Ilargian egin den lehenengo lehorreratzea egin zuen.

1971-1972

Mariner 9, Estatu Batuetako zundak, Marteren inguruko orbitan, planetaren lehenengo irudiak batu zituen (gainazaleko kartografia).

1973

Pioneer 10 zunda, Jupiter gainean hegan egiten lehena izan zen.

Kitt Peaken (AEB) 4m-ko diametroa duen teleskopio bat abian jarri zen.

1974

Mariner 10 zundak Artizarreko atmosferaren eta Merkurio gertuko lehenengo irudiak grabatu zituen.

1975

Venera 9 eta 10 zunda Sobietarrek Artizarreko lurzoruaren lehenengo argazkiak atera zituzten.

Apolo eta Soyuz ontzien arteko espazio-akoplamendu Estatubatuar-Sobietarra.

1976

Viking 1 eta 2 zunda estatubatuarrek lurra hartu zuten Marten (tokian bertan atmosfera eta zoruaren lehenengo neurketak).

1977

Kowalek eguzki sistemaren mugetan, Quiron asteroidea aurkitu zuen.

Uranoren eraztunak aurkitu ziren.

1978

Christyk ek Caronte aurkitu zuen, Plutonen satelitea.

1979

Jupiterren gainean hegan egin zuten Voyager 1 eta 2 zunda estatubatuarren jaurtiketa.

Pioneer 11 zundak, bigarren aldiz, Saturnoren gainean hegan egin zuen.

1980

Mexiko Berriko (AEB) VLA irrati-teleskopioa funtzionatzen hasi zen.

1980-1981

Voyager 1 eta 2 zunda estatubatuarrek Saturno eta bere eraztun sistemaren lehen ikerketa zehatza egin zuten.

1981

Transbordadore espazial Estatubatuarraren lehen hegaldia.

Voyager 2 zundak hegan egin zuen Saturnoren gainean bigarren aldiz.

1983

IRAS satelite astronomikoak, infragorrien bidezko zeruaren lehen ekorketa egin zuen.

1984

Satelite artifizial baten lehen konponketa espaioan bertan.

1985-1986

Zunda Sobietar eta Europar batzuek eta Japoniako batek Halley kometa behatzen dute.

1986

Voyager 2 zundak Urano gainean hegan egin zuen.

Challenger transbordadore espazial Estatubatuarrak, jaurti eta berehala, eztanda egin zuen.

1987

Supernova 1987A agertu zen Magallanesen Hodei Erraldoian.

1988

Gizakiak espazioan lortzen duen egonaldirik luzeena: V. Titov eta M Manarov Sobietarrak, espazioan urte bete eman eta gero, Lurrera itzuli ziren.

1989

Voyager 2 zundak Neptuno gainean hegan egin zuen.

Bi zunda Estatubatuar jaurtiki ziren: Magallanes Artizarrerantz eta Galileo Jupiterrerantz.

1990

Hubble teleskopio espazialaren jaurtiketa. Magallanes zundak radarrez Artizarren lehenengo kartografia egin zuen.

1992

COBE sateliteak, Unibertsoa bera bezain zaharrak diren seinaleak erregistratu zituen.

Mauna Kea (Hawai) Behatokiko Keck teleskopioa (10 m-ko diametroa duena) abian jarri zen.

1993

Hubble teleskopio espazialaren konponketa espazioan bertan.

1994

Shoemaker-Levy kometaren zatiek Jupiterren kontra talka egin zuten.

1995

Atlantis transbordadore espazialak Mir espazio-estazio Sobietarrean lurra hartu zuen. Galileo zundak Jupiterren orbitan sartu zen.

1996

Mars Global Surveyor eta Mars Pathfinder espaziuntziak jaurtirik, NASAk Marterako espedizioei hasiera ematen die.

1997

Mars Pathfinder untzia Marten gelditzen da.

Cassini untziaren Saturnorako jaurtiketa.

1998

Nazioarteko Espazio-estazioren lehenengo bi moduluak orbitan jarri ziren.

1999

Mars Global Surveyor untziak, Marteko gainazalaren bereizmen handiko lehenengo mapa eman zuen.

2000

Nazioarteko Espazio-estaziora lehen tripulazio iraunkorra heldu zen.