Diccionario

 
  SESB
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (estatu sozialisten federazio konstituzionala) Eurasian sortu zuten, ideologia sozialistan oinarrituz. 1922an eratu (Errusiako Iraultzaren ondorioz) eta 1991n desegin zen. Hasierako lau sobietar errepublika sozialistei beste hainbat atxiki zitzaien 1956 aldera, eta 15 "errepubliken batasuna" sortu zen. Hona hemen 15 kideak: Armeniako SES, Azerbaijaneko SES, Bielorrusiako, Estoniako SES, Georgiako SES, Kazajistaneko SES, Kirguistaneko SES, Letoniako SES, Lituaniako SES, Moldaviako SES, Errusiako SESF, Tajikistaneko SES, Turkmenistaneko SES, Ukrainako SES eta Uzbekistaneko SES. Geroago, Baltikoko herrialdeak (Lituania, Letonia eta Estonia), Poloniako ekialdekoak eta Besarabia erantsi zitzaien. Bigarren Mundu Gerran zehar ere, beste zenbait lurraldek SESBrekin bat egiten zuten. Batasunari Errusia deitzen zioten askotan, estatu kiderik handiena eta boteretsuena baitzen. 1945etik 1991ra bitartean, Gerra Hotzean zehar, Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak, mundu-politikaren bi ardatzak, aurrez aurre aritu ziren. Garai hartan, gainera, Sobietar Batasuna erreferentziazko eredu bihurtu zen zenbait estatu sozialista berrirentzat. Sobietar Batasuneko alderdi komunistak (erregimeneko alderdi bakarrak) finkatu eta bideratu zituen gobernua eta politika-antolamendua.

[Itzuli]