Diccionario

 
  Mundu Bankua
NBren ekimenez eratutako erakundea. Interes txikiko maileguak ematen ditu, pobrezia murrizteko. 185 herrialdek osatzen dute, eta egoitza Washingtonen dago (Ameriketako Estatu Batuetan). Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren sortu zuten Europako herrialdeei suspertzen laguntzeko, baina, denboraren poderioz, munduko gainerako eremuak hartu ditu barne.

[Itzuli]