Diccionario

 
Homo neanderthalensis
Duela 127.000 eta 30.000 urte bitartean Europan (bertan du jatorria), Ekialde Hurbilean eta Asiako erdialdean bizi izan zen giza espeziea. Alemaniako Neander ibaiaren ibarrean aurkitu ziren lehen fosilak eta horregatik jaso zuen izen hori.
Neanderthal-eko gizakiek sua kontrolatzen zuten eta hildakoak lurperatzen zituzten. Cro-Magnongo gizakiekin (Homo sapiens) 10.000 urtetan zehar bizi ondoren, desagertu ziren azken izotzaldiaren garairik gogorrenaren hasieran.

[Itzuli]