Diccionario

 
Homo antecessor
Europan gutxienez duela 800.000 urte bizi izan zen giza espeziea. Gaurko gizakien eta Neanderthal-eko gizakien arbaso komuna izan liteke. Afrikan zuen jatorria eta bere abizen zientifikoak, antecessor ("arbasoa"), azaltzen du kontinentean aurkitutako gizakiaren presentziaren lehen aztarna dela. Gizajalea zen. Atapuercan gutxienez 6 gizaki desberdinei dagozkien 85 aztarna oso zatituak aurkitu dira. Beste gizakiek hezurra eta haragia bereizi zutela erakusten duten markak dituzte hezurrek.

[Itzuli]