Diccionario

 
  Gerra Hotza
XX. mendean, Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, bi bloketan zatitu zen mundua: batetik, mendebaldekoa edo kapitalista; bestetik, ekialdekoa edo komunista. Mendebaldeko blokeko buruak Ameriketako Estatu Batuak ziren, eta ekialdeko blokean Sobietar Batasuna zen jaun eta jabe. Bien arteko ika-mikak alor guztietan azaleratu ziren: politikan, ideologian, ekonomian, teknologietan, jardunbide militarretan eta informazioetan. Gerra Hotzeko gatazkak ez ziren izan aurrez aurrekoak, eragin mailakoak baizik. Ekonomiaren alorrean, bloke bakoitzeko potentziak elkarlanean aritu ziren, besteak garaitzeko nahiak eraginda. Politikan ere muturreko jarrerak zituzten; izan ere, beste mundu-gerra bat sortzeko arriskua etengabe aipatzen zen. Bloke bakoitzak eginahalak egin zituen bere armagintza-ahalmena erakusteko eta bere gobernu-sistema mundu osoan ezartzeko. 1985ean bukatu zen hori guztia, Sobietar Batasuna, bloke komunistaren sustatzaile nagusietakoa, erori zenean.

[Itzuli]