Diccionario

 
  Frantziako Iraultza
XVIII. mendean, Frantziako monarkiaren gobernua eta gizarte-antolamendua errotik eraldatu zituen altxamendua. Luis XVI.aren erregimen autoritarioa ez zetorren bat Ilustrazioko pentsamendu-ildo berriekin. Ilustrazioak arrazoia, berdintasuna eta askatasuna aldarrikatzen zituen. Burgesiak, boteretsua izan arren, ez zuen botere-karguak eskuratzerik, eta, bestalde, herri xehea gorriak ari zen ikusten, goseak jota. Bi egoera horiek izan ziren, hain zuzen, iraultzako herri-errebolta odoltsuen iturburuak. Ideia liberalak errotu egin ziren arian-arian, eta, azkenean, estatuaren botere-banaketan oinarritutako sistema berria ezarri zuten. Frantziako monarkia-erregimenek iraultzari aurre egin zioten arren, herriaren indarrak estamentu pribilegiatuak (adibidez, noblezia) zanpatzea eta gizarte berriari bidea ematea lortu zuen. Frantziako Iraultzaren eta pentsalari iraultzaileen ideiak Europako beste sistema batzuetan ere hedatu ziren, eta XVIII. eta XIX. mendeko sistema demokratikoak horietan oinarrituz eratu ziren.

[Itzuli]